Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/08

634 errepidea asfaltatu aurreko lanak egiten

Bizkaiko Foru Aldundiak eta gure Udalak akordioa lortu dute herrian zeharkatzen duen 634 errepidearen zatia elkar lanean osorik erreparatu eta asfaltatzeko. Aldundiak herria zeharkatzen duen zati osoa asfaltatuko du eta Udalak aldez aurreko lanak egingo ditu, zorua sendotzeko eta kanalizazio berriak sartuz. Udal honek 60000 euro erabiliko ditu lan horietan. Aste honetan bertan hasi ditu lanak udalak kontratatu duen Lasuen eraikuntzak’ izeneko enpresak. Honek zebra bideen lur azpia eta bideko zuloak sare-begiz sendotzen dihardu. Halaber, hainbat puntutan galtzadan lubakiak zabaldu behar izan direnez kanalizazio eta lan osagarriak egiteko aprobetxatu izan da. Errepideko ertz biak hainbat puntutan lotzeko egin diren kanalizazio horietan argiteriarako erabiliko den argindarra kableak, zuntz optikoa eta semaforoen sareko loturak lurperatu dira.

Lan horiek guztiak gauez egiten dira ibilgailuen trafikoan izan daitekeen eragina gutxitu asmoz, errepideko zirkulazioa nahiko itota izan baita normalean ere. Nolanahi ere, lanak zenbait eragozpen sortaraziko dituela jakin badaki Udalak, horietan erabiltzen den makineriak kasurako zarata egiten baitu. Hori horrela, udalak ermuarrei pazientzia izateko eskatu die ‘lanak eragozpenen bat edo beste sortuko duten arren, Ermua herriaren onurako izango baitira”. Hirigintzako alkateordea den Félix Prolek, astearte arratsaldean informazio ohar bat kaleratu zuen lanen zergatia adieraziz eta eragozpenengatik barkamena eskatuz. Aipaturiko alorreko teknikariek ere, ‘oso egoera txarrean dagoen errepidea asfaltatu aurreko abagunea aprobetxatzea logikotzat” jo dute, asfaltatu eta denbora gutxira berriz zabaltzen ibili behar ez izateko”.


Asfaltatu aurreko sendotze lan horiek amaitu eta gero semaforoen bonbillak aldatuko dira diodo argi-igorleak jartzeko (LEDeak). Aldagai berri horiek ohiko bonbillekin alderatuz gero hainbat abantaila dute elementuetariko bat fundituta ere funtzionatzen jarraitzen dutelako. Bestalde, segurtasun gehiago eskaintzen duten ikuspena garbi eta gardenagoa baitaukate, erreflexurik egiten ez dutelako egun argi eta eguzkitsuetan ere ez.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo