Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/06

Ikasle taldea udaletxearen barrena bisitan

San Pelaio ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle talde batek udaletxea bisitatu du gaur goizean. Taldeari harrera egin dio Félix Prol alkateordeak, gazteen jakin-mina asetzen eta haien galderak erantzuten saiatuz, bera izan baita udaletxe barrenean izan duten gidaria. Taldea Ana Cristina Tola eta Edurne Madariaga irakasleek osatutako bikotearekin etorri da. Bisita hau herri administrazioa zuzenean eta bertatik barrutik ezagutzeko xedez ikasturtean zehar egiten dituzten jardueren barne kokatu behar da. Ikasleek hainbat zerbitzu eta bulegotik pasa dira eta bertan egiten dugun lanaren inguruko azalpenak jaso dituztelarik. Ondoren, taldea udalbatzak Osoko Bilkuretarako erabiltzen aretora bildu da, bertan udal web-gune honen eduki eta funtzionamenduen berri jaso duen, Jose Antonio Fernandez idazkariaren eta guneko administrariaren eskutik. Web-gunearen funtzionamenduari buruzko saio horretan arreta berezia ipini dute ikasleek, bertan eskaintzen diren jolas eta entretenigarrien inguruan.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo