Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/06/21

Herriko ostalariek munduko garagardorik onenak zerbitzatuko dizkigute

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Munduko garagardoak izeneko kanpaina garatuko dute datozen asteotan zehar. Kanpainaren leloa gehiegizkotzat jo badaiteke ere, ez dabil erabat oker, lau kontinente ezberdinetako garagardoak dastatzeko aukera emango baitigu. Hasi berri den kanpaina uztailaren 10era arte luzatuko da. Ekimenak “sentsazio eta zapore mundua hurbildu nahi gaitu, munduko leku oso ezberdinetatik ekarritako garagardo barietate ezberdinak edan eta destatuz. Kanpainari hasiera eman zaio udaren hasierarekin batera, uda garai oso aproposa baita kalean jarritako terrazan edari freskoa hartzeko. Gure udalak EMOE elkarteko ostalaritza atalarekin batera antolatu du ekimen hau, mundu zabalean ekoiztutako eta berez bere aukeratutako garagardoak edateko aukera izan dezagun, herritik atera beharrik izan gabe.

Ekimenean hogeita bat establezimenduk hartuko dute parte, beste horrenbeste herrialde ezberdinetan ekoiztutako garagardoak dastatzeko aukera emango dizkigute. Establezimendu parte-hartzaileek alfabetoaren arabera zerrendaturik ondorengoak dira: Beer Station, Carpe Diem, Dakota, D*Q Mouth, Egogain, El Encuentro, Ertz, Ganbara, Gas Station, Geraleku, La Cabaña, Lurpe, Restaurante Tribuna, Scorpio, Secretos, Sirimiri, Sorgin, Titanic, Torrekua, Xagua eta Yomy. Horiek uztailaren 10era artean ondorengo jatorrietako garagardoak zerbitzatuko dituzte, hala eskatuz gero:

Kartilak eta zozketa

Establezimendu horietan kanpainaren barne salgai dituzten eta kontsumitzen dugun garagardo bakoitzeko zigilu bat jarriko digute kartila batean. Sei establezimendu ezberdinetako sei zigilu lortu ondoren, kartila ontzi batean utzi ahal izango dugu. Jasotzen diren kartila guztien artean munduko garagardoen hiru sorta zozketatuko dira. Zozketa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, uztailaren 10eko igandean bertan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo