Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/06/21

Folkez blai lehiaketaren fase finala jokatuko duten taldeak hautatu dira

Folkez Blai lehiaketako epaimahaiak ezagutarazi ditu aurtengo lehiaketaren fase finala jokatuko duten taldeen izenak. Organoak ediziora aurkeztu diren hogeita hamahiru taldeen artean hautaketa egin du eta horietatik seik aurrera jarraituko dute.

Azken faserako sailkatu diren sei talderen artean bi galiziarrak dira, bata bizkaitarra, beste bat madrildarra, laugarrena andaluziarra (Cadizekoa) eta azkena errioxarra.

Taldeak ondoko hauek dira. Hain zuzen ere:

Folk musika taldeentzako VI. lehiaketa da aurtengoa.. Ekimena orain lau urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, harrez geroztik bere horretan mantenduz. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak 3000 euro eskudirutan jasoko du eta bigarrenari kopuru horren erdia (1500 €) emango zaio. Gainera finalean sartu eta Ermura zuzenean jotzera etortzen den talde bakoitzari 400 euroko laguntza emango zaio, joan-etorriko gastuetarako. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako sei talde aukeratuko ditu aldez aurretik. Talde horiek lehiaketako bigarren fasera pasako dira eta irailaren bigarren asteburuan zuzeneko emanaldia eman beharko dute Orbe Kardinalaren plazan (irailaren 9,10 eta 11n). Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu nagusi ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek beren grabazioak bidal ditzakete maiatzaren 15era artean. Lehiaketaren zehaztasun eta oinarriak, informazio gehiago jartzen duen atalean.

Lehiaketa bi fesko finalera heltzen diren 6 taldeek zuzenean joko dituzte beraien abestiak. Bigarren fase honetan folk talde ospetsu batek ere kontzertua eskainiko du lehiaketako taldeek egingo dute oholtza beretik. Hori horrela, folk taldeak bultzatzeko hasierako helburuari irailaren 10etik 11ra bitartean Ermura etorriko zaizkigun guztiei musika mota hori deskubritu eta ezagutzeko aukera eskaintzea gehitzen zaio, guztion gustukoa izango dela espero baitugu. Lehiaketa honetan ez dute parte hartuko antolakuntzan lagunduko duten herriko taldeek, ez eta epaimahaikide izango direnek ere.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo