Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/02

Kultur ezberdinen arteko jaia

Inmigrazioari buruzko jardunaldiak gori-gori jarriko dira aste bukaera honetan. Bihar egitarauan bildutako ekintzetatik garrantzitsuenetariko gauzatuko baita, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11etatik aurrera hasiera emango zaion kultura ezberdinen arteko jaiarekin. Une horretatik aurrera jarduera ugari eta aukera oso zabala eskaintzen eta egun guztia hartzen duen egitarauari hasiera emango zaio.

Egitaraua

Goizeko 11etatik aurrera, Orbe plazan:

Egun osoan zehar “Denok berdinak, denok desberdinak” izenburupean ERMUKO IKASTETXEETAKO IKASLEEK EGINDAKO LANEN ERAKUSKETA

Eta gainera: Hennaz eginiko tatuajeak, txirikorda afrikarrak, azkazalen margotze Kolonbiko erara, idatz arabieraz zure izena, eta abar…

Antolatzaileak herriko Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde dira, hain zuzen ere ondorengoak: - Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma. Egitarauak udalaren dirulaguntza jaso du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo