Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/02

Antzezlana: -afaltzera datorkigu gaur…-

Estampa taldeak gaur gauean ‘Hoy viene a cenar mi sobrino el concejal’ tituluko antzezlana aurkeztuko du Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obra Concha Rodriguezena da eta bere zuzendaria berri, José Antonio Ortega. Aktoreak ondokoak dira: Francisco Blanco, Concha Rodríguez, Elías González Cano eta David García-Palencia. Emanaldia Extremadurako Kultur Zentroak antolatu du, azken egunetan ospatzen diharduen kultur astearen barne.

Zalantzarik gabe, obra komedia hutsa da. Umore azido eta ironia da. Errealitatearen eta pil-pilean dagoen gaiaren zati. Dibertitzeko xedez, gure buruari begiratzetik hasten da, patetikoak agerrarazten garelarik, besteen patu, zorion eta boterea edukitzeko irrikan. Modu ez mingarri eta dibertigarrian, gizon-emakumeok berezko izaera berekoia dugula erakutsiz.

Sipnosia: familia ustel batek udaleko zinegotzi izendatu berri izan den iloba afaltzera gonbidatzen du. Familiako kide bakoitzak gonbidatuaren arreta osoa lortu nahi du bere probetxurako. Leia hain gogor eta bortitza bilakatuko da, ezen elkarrenganako errespetua ere galdu egiten dutelarik elkarri mehatxatzen hasi eta gero. Neurririk gabe bakoitzaren onena ematen saiatu arren, bakoitzak barnean daraman gauzarik txarrenak azaleratuko ditu. Inbidiak bazter guztiak narrastuko ditu, ikuskizun arruntean bilakatuz, gertatu gertatzen baita eta ohikoa delako.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo