Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/01

EJko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako agintariek Ermuan izan ditugu

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako agintariek Ermuan hartu ditugu gaur, Udalera eta Ekonomi Sustapen, enplegu eta Trebakuntza sailera egin duten bisitaldian. Bisita hori administrazioen arteko lankidetzarako harremanen barne kokatu behar da, Kontseilaritzak udal alor horrek azken urteetan egiten diharduen lana hurbilagotik ezagutu nahi izan baitu. Hori horrela, Juan José Loroño Sailburuordea eta Enplegu eta Trebakuntzako zuzendari Jesus Monreal Zia etorri dira xede horrekin. Ermuko alkate, Carlos Totorikak eta bere taldeko alkateordeak, José Luis Araujok eta Félix Prolek, eta Lorrerko arduradun Rosalía Herrerak, harrera egin diete bisitarioi. Goizeko 11etan elkartu eta alkatetzan batzartu dira. Ondoren, hainbat bulego eta erakin bisitatzera joan dira; besteak beste, enplegu eta trebakuntza zerbitzuak eskaintzen diren eraikina, Lanbide Hastapenetarako Ikastegia; B+E gisa sailkatu eta sortu berriak diren enpresak, eta ‘Izarra’ bera. Egunari amaiera eman aurretik, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak ‘Torreta’ zabaldu berri duen egoitza ere ikusi dute. Ondoren, arduradunek elkarrekin bazkaldu dute.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo