Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/29

‘FIP’ izeneko ikastaroak 2006

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak aditzera eman duenez dagoeneko zabalik da 2006ko Lanbide eta Lan-munduratze profesionaleko ikastaroak eskatzeko epea. Aurtengoan hiru izango dira proposamen zehatzak: fotovoltaiko eta haizezko sistemen instalatzailea; enplegu-kudeatzailea eta hondeaketa-makineriako langilea. Ikastarook urteko bigarren sei hilean gauzatuko dira. Martxan jarriko den lehena fotovoltaiko eta haizezko sistemen instalatzailearena izango da, ekainean bertan hastea aurreikusten baita. Ikastaro honek sei hilabete iraungo ditu, hasten denetik kontatzen hasita. Bertan 15 ikasle izango dira, zeintzuek 375 orduko formazioa eskuratuko duten. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek ondoko baldintzak bete behar dituzte: eskola graduatua, bigarren hezkuntzako eskola graduatua edo horien baliokide den tituluren bat edukitzea eta instalazio elektrikoak ezagutzea.

Udazkenean emango zaie hasiera beste bi ikastaroei. Urrian hain zuzen hasiko da enplegu-kudeatzailearena. Hau lizentziatu eta diplomadunentzat izango da. Ikasleek 519 ikastordu hartuko-dituzte. Azkenik, hondeaketa-makineriako langileen ikastaroan parte hartzen dutenek 566 trebakuntzarako ordu jasoko dute. Honetan parte hartzeko baldintza eskola graduatua edukitzea izango da. Ikastaro bakoitzeko aukeratuko diren partaideek 15 izango dira. Argibide gehiagorako jo alorrak Torreta Etxean dituen bulegoetara edo bertara deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo