Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/29

Ur jarduera freskagarriak

Udal Kirol Erakundeak udarako ur jardueretan kanpaina izena emateko epea gaur zabalduko du. Eskaintzan igeriketa ikastaro trinkoak biltzen dira, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean gauzatuko direnak. Kanpainak adin guztietarako ikastaroak aurreikusten ditu, 3 urtetik hasi eta beste mugarik gabe. Ikastaro trinkoak astelehenetik ostiralerakoak dira. Interesdunek ikastarook egiteko aukeratu dezaketen ordutegia ere, oso zabala da. Eguneko lehenengo ikastaroa goizeko 8ak eta laurdenetan hasiko da eta, azkenena, iluntzeko bederatziak laurden gutxiagotan.

Ikastaroen mailei dagokionez, guztiak eskaintzen dira, oinarrizkotik hasi eta goi-mailara bitartean. Horren lekuko, 3 urtekoentzat uretara egokitzeko eskaintzen dena. Halaber, adin tarte guztientzat badira hasiera, igeriketa-eskola eta hobekuntza ere. UKEko abonatuak direnak ikastaroko 43,40 euro ordaindu beharko dute eta ez direnak, berriz, 78,45 euro. Tarifetan salbuespen bakarra uretara moldatzeko ikastaroan datza, horrek gehiago balio baitu; abonatuentzat 94,60 euro eta ez direnentzat 125,30 euro. Izen emateak kiroldegiko harrera eta kontrolean egin daitezke, goizeko 8etatik gaueko 10etara bitartean. Argibide gehiagorako, halaber, ondoko telefonora ere dei daiteke: 943 17 90 90.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo