Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/26

Gaur Oskorri taldearen emanaldia

‘Oskorri’ folk taldeak emanaldia emango du gaur Ermuan, ‘The Pub Ibiltaria’ proiektuaren X. urteurrena bete izanagatik hilabete honetarako antolatu duen kontzertu berezien barne. Emanaldia Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 7 euro balio du eta arratsaldeko ordu 2ak arte Kultura sailaren bulegoetan eros daitezke edo, bestela, emanaldia hasi baino lehen takilan. Zinemako bazkideentzat sarrerak 5 euro balio du. Oskorri taldea bigarrenez datorkigu gure herrira azken sei hilabetetan, Eguberrian ere Kukukbiltxo taldearekin batera izan baitzen ‘Doktor Do, Re, Mi eta Benedizebra’ izeneko azken muntaiarekin.

Oskorri taldeak urteurren honetarako oso kontzertu bizi eta berezia prestatu du, non taldeko partaideekin batera edozein instrumentu jo eta kantatu egiten duen publiko guztia ekitaldiaren protagonista nagusi bihurtzen da.

Gainera, aurten, ETBrekin urtetan izan dugun akordioa amaitutzat eman dugu eta Gabonetan egiten zen programa ez da egin, beraz, errepertorio hau entzun eta gozatu ahal izateko aukera bakarra maiatzeko kontzertuetan izango da.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo