Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/26

Teresa Murga eraikina berritzeko lanak laster hasiko dira

Datozen asteetan hasiera emango zaie Teresa Murga eraikina goitik behera birmoldatzeko lanei. Eraikinak egun udalaren hainbat zerbitzu hartzen ditu barne. Eraikina eta bere inguruko zonaldea berritzeko lan hori beste proiektu handiago baten barne txertatzen da; Lomiñoneko kultur etxea, Teresa Murgan txartatutako zerbitzu publikoak eta haurtzaindegi eta musika eskolako eraikinaren arteko espazioa gune kultural bateratuan bihurtu nahi delako. Lan eta eraldaketa proiektu horren helburua, bikoitza da, batetik, punta-puntako azpiegitura eta ekipamenduak sortzea eta, bestetik, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea.

Teresa Murga udalerrian eratuko diren kultur zerbitzu eta eraikin esanguratsuenen gunean integratzeko asmoa dauka planak. Hori horrela, udal bulego teknikoak landutako proiektuak bi aspektu hartu ditu kontuan, batetik, eraikinari emango zaizkion erabilera berriak eta, bestetik, kokatzen den eta bateratu nahi den gune kulturala.

Birmoldatze-proiektuaren xehetasunak

Eraikina birmoldatzeko proiektua eta gunea urbanizatzeko proiektua ezberdinak dira. Lehenengoaren kasuan ondoko aspektuak hartu dira kontutan: funtzionaltasuna, bertaratzeko irisgarritasuna eta zerbitzuetarako erraztasuna; materialen iraungarritasuna eta horiek mantentzeko erraztasuna. Oso kontutan hartu dira erabiltzaileak eta birmoldatze lanak egitean ahalik eta eragozpenik gutxien egin nahi da, zerbitzuok zabalik izango direlako.

Proiektuak ondokoak hartzen ditu barne:

  1. Behe-solairuan eraikinak dituen bi eranskinak ezabatzea
  2. Leiho berriak jartzea
  3. Eraikinaren fatxada estaltzea
  4. Sarrera espazio ireki eta zabal batean bihurtzea
  5. Eraikinaren atzeko aldea hobetzea (ateak aldatu eta fatxada nibelatu)

Esan bezala, eraikina espazio ireki batean bihurtu nahi da, herritarren topagune izan dadin. Horregatik, sarrera ondoko eranskinak lurreratu eta ezabatu egingo dira. Horietan, gaur egun KZ gunea kokatzen da eta hori 2. Solairura lekuz aldatuko da eta, ezkerraldean dagoen ikus entzunezkoen gela Lomiñoneko kultur etxean integratuko da.

Fatxada guztiari leiho berriak ipiniko zaizkio. Berriak orain dituenaren aurretik jarriko dira eta obra irauten duen denboran leihoa biak mantenduko dira, zarata gutxitzeko eta erabiltzaileei sor dakiekeen eragozpenak ere murrizteko asmoz. Leihook bitan banatuta egongo dira, beheko aldea fijoa izango da (hirigintza arauei jarraiki) eta goiko aldea mugitu eta ireki ahal izango delarik. Leihoak 180 angeluko gradutan jiratu ahal izango dira, barrutik eta arriskurik gabe kristalaren alde biak garbitu ahal izateko.

Jarraian fatxada estali eta egokitu egingo da sortu nahi den kultur gunera egokitzeko. Estalduran zeramikako materiala erabiliko da, eraikinaren aireztatzea ahalbidetzeko. Zeramikako piezak erabiltzeak mantenua erraztuko du, horrelako bat apurtu edo hondatuz gero, hori bakarrik erraz aldatu ahal izango baita.

Eraikineko sarreran arkupe zabal eta librea prestatuko da, beira eta aluminioa erabiliz. Horretarako gaur eguneko burdin sareak eta erabiltzen ez diren aldagelak kendu egingo direlarik.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo