Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/04/12

Korrika gertu dugu. Badator… Korrika!

Asteazken gauean, gaueko ordu batean XVII. Korrika Ermutik pasako da. Lasterketa herrikoia Mallabiko Hanbretik etorriko zaigu, VI. mendaurrena kale igaroz Probalekura sartu eta Valdespina markesetik segiko du, udaletxe aurretik pasaz, Izelaietatik Ardinarruko aldapara joko du, Goienkalen zehar jarraitzeko, Gaztela-Leongo elkarteraino joango da, non, berriro ere, ezkerretara egin, eta Zubiaurretik behera joango den ondoren, Kaltxangon sartu eta Zeharkaletik gora Mallabirantz joko duelarik.

Goizaldeean izan arren, antolatzaileek parte-hartze handia espero dute, herriko kaleak girotzen arratsaldetik aurrera hainbat ekitaldi egongo direlarik. Urtero bezela, arratsaldeko 15:00etatik aurrera Anaitasuna, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek antolaturik KORRIKA TXIKIA korrituko da, umeek eta gazteek herritik buelta emango dute eta Orbe Kardinalaren plazan amaituko dutelarik. Euskara Sailak antolaturik eta Gramola taldearen eskutik plazan haur berbena izango da, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.

Hogeita sei elkarteetako ordezkari eta kideek, hamaika kilometroko ibilbidea beteko dute

Alarguneen elkartekideek txokolatea banatuko dute plazara bildutako ume guztien artean eta, Txindurri dantza eta Txistu Taldeak eta Musika eskolak antolatutako jarduerei txanda helduko zaie: Batukada, trikitixa kalejirak eta 18:30ean Mutil-dantzak eta Larraindantza. Korrika aurretik, 21:00etan Merkatu plazan afaria autogestionatua izango da eta, esan bezala goizaldeko 1:00etan KORRIKA!

Korrikaren edizio honetan herriko hogeita sei taldek parte hartuko dute. Talde horien ordezkariak lekukoa pasako diote bata besteari eta guztien artean, Ermuko udalerriko mugen barne hamaika kilometro ibilbidea beteko dute.

Talde parte hartzaileak ondokoak dira: Alboka musika Eskola, Artarrai mendi taldea, Bertso eskola, Euskal Birusa, Anaitasuna ikastolako guraso Elkartea, Txindurri txistu eta dantza taldea, Emakumeen asanblada, Emakumeen sustapenerako zentroaren ikasle ohiak, Infreñu Taberna, Ezker Abertzalea, Monroeko langileak, PNV/EAJ, Anaitasuna LH, Ongarai LH eta BHI, Eskolabarri eta Sallabente ikastetxeetako irakasleak, Elkarte gastronomikoak (Txalaparta, Malengo, Arari, Erretena, Leku- Eder eta Urdinak), Berbalagunkideak, ELA Monroe, Ermuko Udala eta Ermuko PSE.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo