Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/04/05

Etorkinentzat, harrera linguistikoko ikastaro berria

“Aisa” euskara ikastaro berria etorkinentzat hasiko da Ermuan, datorren maiatzaren 2an. Ikastaro hau egiteko interesa duten ikasle etorkinek gure Udalean eman dezakete izena (Immigrazio Zerbitzuan zein Euskara Sailean), goizeko 08:30etatik 14:30era, edota 943-179-161 / 943-179-147 telefonoetara deituta, datorren apirilaren 20ra bitartean.

Aurreko ikastaroetan bezala, AISA ikastaroak 60 orduko iraupena izango du. Ikastaro maiatzaren 2an hasiko da eta ekainean amaituko. Ikastaroan zehar, batez ere, hitzak eta esaldiak landuko dira ondorengo gaien inguruan:agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua eta erosketak,… bai eta euskararen oinarrizko ezagutza (errotuluak, kartelak, ordutegiak…).

Etorkinek euskara ikasteko AISA ikastaroa Ermuko Udalak antolatu du eta HABE erakundeak diruz lagundutakoa da. Informazioa jaso nahi izanez gero, Ermuko udaletxera jo eta Immigrazio teknikariak zein Euskarakoak informazio zabala emango dute.

Matrikulatzeko azken eguna apirilaren 20a da.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo