Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/23

Matrikula zabalik LHIKan

Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako Ikastegiak datorren 2006-07 ikasturterako ikasleriaren izenak jasotzeko epea zabaldu berri du. Datorren ikasturtean irakatsiko dituzten espezialitateak lau dira: galdaragintza, mekanika industriala, ileapaindegi/estetika eta taberna/jatetxea. Ikastegiaren helburua 16tik 21 urtera bitarteko gazteak lanerako trebatzea da, lan merkatuan egun eskatzen diren lanbideetan. Ikastegia ere aukera bat da, bere egunean ikasketak utzi ondoren egun bide hori berreskuratu nahi dutenentzat. Ikastegian prestatzen jarraitzeak lagundu egiten du DBHa gainditu eta titulua lortzeko. Matrikula doakoa da.

Trebakuntza planak bi ikasturte hartzen ditu barne eta teoriaz gain, praktikak enpresetan egiten eta erdi-graduko zikloetarako sarrera froga prestatzen dira. Ikasturte berria irailaren 25ean hasiko da eta datorren 2007ko ekainaren 29an bukatuko. Eskolak astelehenetik ostiralera ematen dira, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Interesatuak, udal Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza sailak Torreta Etxean dituen bulegoetara jo beharko dute izena emateko. Izena emateko epea zabalik egongo da datorren ekainaren 30era. Espezialitate bakoitzeko moduluan gehienez ere 12 ikasle hartuko dira. Taldeak betetzeko izen emate ordena eta hurrenkerari jarraituko zaio. Argibide gehiagorako ikus sailak kanpainarako argitaratu duen bi orrikoa edo 943 19 91 51 telefonora deitu.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo