Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/21

15 langabetuk jardungo dute enplegu-tailerren ekimen berrian

Enplegu-tailer berri bat jarriko du martxan udalak datorren astean, “Berano-Arteta-Trabakua pasialeku” izenekoa. Programan 15 langabetuk hartuko dute parte eta, horretan sartzeko, Ermuko eta Mallabiko bizilagunek lehentasuna edukiko dute. Tailer berriak urte beteko iraupena izango du eta bere espezialitatea basogintzako teknikaria izango da. Ekimenean, prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartu egingo dira, hasieran eduki teorikoak ikasiz eta, ondoren, benetako praktiketan jardunez, parte hartzaileek esperientzia hartu dezaten. Esperientzia honetan parte hartuko dutenek oraindik aukeratzeke daude, udalak INEMeri eskatu baitio eskaintza generiko bat egiteko. Hautaketa prozesua hain zuzen ere, bihar ekainak 22an egingo da, Izarra zentroan.

Programa honek duen helburua ondokoa da: lan-merkatura bueltatzeko langabetuek dituzten gaitasun eta aukerak hobetzea; horretarako trebakuntza teorikoa eta laneko esperientzia biltzen dituelarik. Gaiari buruzko materia espezifikoa horrekin zerikusia duten beste batzuekin osatuko da, besteak beste, ingurumenari buruzko sentiberatasuna, informatika, lan-osasuna eta arriskuen prebentzioa eta enplegagarritasunaren hobekuntza.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo