Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/19

Kirola galaz-jantziko bihar

Kirola eta kirol-aniztasuna protagonista nagusiak izango dira biharko egunean. Ermuko Emakumeak eta gizonak kirol arloan’ izeneko jardunaldien barne, bihar kirol ugari izango ditugu Ermuan, parte hartzeko eta ikusteko. Egunari hasiera emateko ikastetxeetako ikasleekin osatutako talde mistoen artean futbol eta eskubaloi partidak iragarrita daude, goizeko 10etatik aurrera. Partidak kiroldegiko kantxan eta Betiondon jokatuko dira. Ordu t’erdi beranduago ikastetxeen arteko xake txapelketaren finali emango zaio hasiera Orbe plazan.

Arratsaldean, bi proba izango dira. Arratsaldeko lau t’erdietan Emakumezkoen III. martxa atletikoa korrituko da, herriko kaleetan zehar. Martxa hori herrikoia izango da eta ez da norgehiagoka aritzekoa. Hiru kilometro beteko dituzte parte hartzaileek, festa giroan. Izena eman nahi dutenek, lasterketa hasi baino ordu bete lehenengora arte denbora izango dute.

Arratsaldeko bigarren ikuskizun handia, emakumeen arteko buruz buruko eskupilota partida izango da. Hau, Orbe plazako pilotalekuan jokatuko da, arratsaldeko seietatik aurera. Partida horretan Olatz Gil Orbegozo ermuarra eta Itsaso Pradera mallabitarra arituko dira nor baino nor. Partida amaitu eta gero, barrus modalitateko beste partida herrikoi bat jokatuko da, parte hartu nahi duten emakume guztiekin.Parte hartzaile guztiei opari bana emango zaie. Jardunaldia Aukera Berdinetarako Sailak antolatu du, Emakunderen laguntzaz.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo