Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/03/07

Aukerako produktuen azoka arrakastatsua izan da, EMOEren ustez

Otsailaren 24tik 26ra bitartean elkarteko kide diren establezimenduetan egin den ‘aukerako produktuen azoka’ arrakastatsutzat jo du, EMOEk bidali digun idatzian. Azokaren arrakasta partaidetzan eta honen barne bi aspektutan oinarritzen dute, batetik ekimenarekin bat egin eta 30 dendek parte hartu izanean eta, bestetik, jasandako bezero kopuru altuan. Iaz, azokan hamar establezimenduk hartu zuten parte eta hiru aldiz gehiago, eskaintza asko zabalduz, bestelako sektoretakoek ere estreinakoz parte hartu baitute.

Antolatzaileek azoka dendetan bertan egiteko eta beren produktuak bertan eskaintzeko proposamena mantentzea erabaki du. Horrela eginez, hainbat helburu lortzen baitira. Batetik denda barrutik ezagutzea, eta bestetik merkealdiko produktuekin batera denboraldi berrikoak ikusi eta ezagutzea. Aukerako azokaren bidez merkatariek neguko generoari irteera eman eta udaberrikoari leku egiten baitiote. Azoka berriz ere antolatu da kontsumitzaileek oso harrera ona egiten dutelako, konfiantzazko dendak eskaintzen duen kalitatea mantentzeaz gain, oso prezio onetan erosten baitute.

EMOEk azokako edizioaren berri lau haizeetara emateko ahalegina sendotu egin du, irratian iragarkiak kontratatuz, kartelak herrian nahiz kanpoan zabalduz, hiriaren sarreran pankarta jarriz, eta abar… Astelehenetik asteazkenera herriko plazan postua jarrita izan dute, non promotore bat lanean izan den globoak banatzeko, informazioa emateko eta orri bat banatzeko. Azken horretan, fitxa bat eransten zen eroslearen datuez bete eta zozketa baten parte hartu ahal izateko.

Azokaren hiru egunetan aukerak aprobetxatu eta erosketak egin dituztenek beren datuak bete eta dendetan jarritako ontzietan utzi izan dituzte. Erosle guztien artean, zozketa egin ondoren, saria Arantza Izagirre izan da, zeini opari sorta egokitu zaion. Arantzak erosketa ‘Blush’ dendan egin zuen. Zorionak!


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo