Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/03/03

Saroa Bikandi ipuin kontalariaren emanaldia liburutegian

‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Larunbata –martxoaren 5a- ipuin kontalariaren emanaldia izango da udal liburutegian. Emanaldia Saroa Bikandik egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegian bertan, haurrentzat prestatu eta egokitutako aretoan. Saioa aproposa da 3 urtetik 6ra bitarteko umetxoentzat. Bikandik euskarazko ipuinez, kantuez eta errimez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan.

Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo