Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/03/03

‘Hermanos de baile’ proposamen arrakastatsua Antzokian ikusgai

Iazko denboraldian ikusle gehien bildu zituen ‘Hermanos de baile’ ikuskizuna Ermua Antzokira datorkigu bihar, gaueko 22:15etatik aurrera. Proposamenak dantza eta antzerkia uztartzen ditu. Sarrerak 8 euro balio du eta Lobianon aldez aurretik eros daiteke, kultur etxea zabalik dagoen ordutegian. Edo emanaldia hasi baino lehenago sarreran bertan. Proposamena Raúl Ortegak zuzentzen du. Dantzarien artean, Raúl Ortegaz gain, Ludovico Hombravella, Rubén Sanchez, Héctor ‘Hope’, Guille, Vidal-Ribas, Juan Flores eta Toño Molina ditugu.

Hiru bikote, hiru estilo eta artea, zehaztasunak eta erritmoak hiriko paisaietatik barrena eramango gaituzte eta dantzako zazpi profesionalen maisutasunarekin estali. Edozein herrialdeetako edozein hiritan kaleko artistak beraien tokia egiten dute desafio eta gauetan elkartzearen bidez. Batzuk egan egiten duten bitartean beste batzuk arrastaka dabiltza eta ondokoak beraien irudia bihurrikatzen dute estasira heldu arte. Flamenkoa, Break dance, Tap Claque, denak denen kontra ikuskizun bihurri eta mugak gainditzen dituen honetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo