Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/17

Liburutegiak WiFi zerbitzua jarri du

Udal liburutegiak jada zerbitzu berri bat eskaintzen die erabiltzaile eta bazkideei. Zerbitzua honetan datza: liburutegitik bertatik eta WiFi loturari esker, haririk gabe internet-en sartzeko eta nabigatzeko aukera. Hots, eskuko ordenadorearekin dohainik konektatzeko aukera. Eskuko ordenadorea edo batetik bestera besapean hartu eta eramangarria den horietako ordenadorerik ez duenak, udal liburutegiak eskuratu berri dituen bostetako bat eskatu ahal izango du nahi duen guztiak.

Wi-Fi = Wi-fi = WiFi = Wifi = wifi kablerik gabeko sareentzko arau estandarren multzoa da, IEEE 802.11 espezifikazietan oinarrita dagoena. Wi-Fi akronimoa ‘Wi-Fi Alliance’ (lehenago Wireless Ethernet Compatibility Alliance deitzen zena) enpresaren marka komertziala da, aparailuek aipatu IEEE 802.11x espezifikazioak betetzen dituztela probatzen eta ziurtatzen duen merkataritza erakundearena.

Zerbitzu berri hori erabili ahal izateko teknologia horrekin bateragarria den eskuko ordenadorea eduki behar da. Ondoren, liburutegira joan eta liburuzainari sistema horren bidez internetera konektatzeko eskatzea besterik ez dago. Liburuzainak bazkide txartela eskatu eta dohainik txartela bat emango dio eskatzaileari, bertan pasahitza jasoko da. Ondoren, ordenadorea piztu, eta internet sarearekin bat egitea nahikoa izango da, ordu betez dohainik nabigatu ahal izateko. Eskuko ordenadorerik ez dugun guztiok, liburutegiak uzteko dituen bostetako bat eskatu ahal izango dugu.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo