Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/16

Ni neu ere, kontalari!

Munduko herrialde ezberdinetan jaiotako eta egun Ermuan bizi diren ipuin kontalariak liburutegian izango dira beren jatorriko herrialdeetako ipuinak kontatzen datozen hamabost egunetan. Jarduerari bihar emango zaio hasiera udal liburutegian, arratsaldeko seietatik aurrera. Maiatzaren bigarren hamabostaldi honetarako programatutako zazpi saioetatik biharkoa lehenena izango da. Biharkoa Argentina eta Ekuadorreko ipuinei dedikatuta egongo da. Ekimena ‘Kultur Aniztasunaren Hamabostaldian’ txertatzen da, liburutegiak antolatu duena ‘Inmigrazioari buruzko jardunaldietan’ laguntzeko xedez.

Ipuin kontalarien saio horiei ‘Ni neur ere, kontalari’ titulua jarri zaie. Saioak 5 urtetik 12 bitarteko gazteentzat izango dira eta liburutegian eginen dira, arratsaldeko seietatik aurrera. Biharko lehen saio hori Argentina eta Ekuador herriei dedikatuko zaie. Hurrengo zaioak maiatzaren 22, 24, 29, 30, 31 eta ekainaren 1ean egingo dira. Ekimenak kulturen arteko elkar ezagutza bideratzen du, topaketa eta integraziorako estrategia eta lekuak ahalbideratzen ditu, kultur ezberdinetako jendearen elkarbizitza erraztuz. Halaber, liburutegitik bertatik kultur horien berri izatea ahalbidetuz.

Ekimen hau iaz jarri zen martxan ‘Munduko Emakumeak’ elkartearen eskutik. Aurten Ermuko biztanle diren baina hamahiru herrialde eta hiru kontinente ezberdinetan jaiotako etorkinek kontatuko dituzte ipuinak. Herrialde horien artean, besteak beste, Argentina, Ekuador, Serbia Montenegro, Maroko, Aljeria, Kuba, Mali, eta abar egonik. Etorkin horiek beren jaioterriko kulturaren berri emango digute ahozko kulturaren bidez. Liburutegia ere girotu egingo da lurralde horietako oihal eta artisautzako produktuekin. Saioetan hango musika jarriko da, zeina maileguan hartu ahal izango den, liburutegiko fondoen artean baitago.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo