Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/15

2006ko -Santixauak- iragartzeko kartel-lehiaketa zabalik

Udal kultur sailak 2006ko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 15era bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea. Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarriek diotenez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak kultura sailean, Komentukua kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean. Iaz, Ernesto Etxabe eibarrak irarabazi zuen lehiaketa.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo