Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/02/10

Metamorfosis Produkzioak ‘La llegada de los Bárbaros’ obra antzeztuko Lobianon

Metamorfosis Produkzioak ‘La llegada de los Bárbaros’ obra antzeztuko du bihar Lobiano Kultur Gunean, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Antzezpena José Luis Alonso de Santos dramaturgoak zuzentzen du, testua ere berea izanik. Antzezpena gazteleraz izango da. Obra komedia da, “krisialdi garaietarako” aproposa moduan iragartzen dena. Taulara aterako diren antzezleak Yiyo Alonso eta Juan Alberto López dira. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Sarrerak 5 euro balio du eta Lobiano Kultur Gunean eros daiteke gaurko egunean zehar edo, osterantzean, bihar sarreran bertan.

Sinopsia

Segurtasun zaindari batek kalean dagoen bankuan jarrita dagoen gizona ikusten du. Zaindaria banku horretan inor jartzen ez uzteko kontratatu dute, baina jada jarrita dagoen hori latineko irakasle ohia da. Honek ez du altxatzeko asmorik, dioenez “bizitzan geratzen zaion gauza bakarra bankua baita”.

Autoreak komedia horretan egun bizi dugun unearen eta inperio erromatarraren deuseztapenarekin aldaratzen du. Bai, hainbesterako!

‘La llegada de los Barbaros’ obran ez da soilik krisialdi ekonomikoaz hitz egiten, gauza guztietan baitago krisia: baloreetan, kulturan, pertsonengan, aldaketa klimatikoan, lurrikaretan, uholdeetan…; hots, honako hau krisiaren krisia da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo