Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/12

Ez dago sarrerarik gaueko antzerkirako

Ermua Zinema gaur gauean bete egingo da Enrique San Francisco eta Jorge Sanz antzezle ezagunak ikusteko. Horiek ‘Hijos de mamá’ antzezlana egingo dute gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerarik ez dago, atzorako agortu baitziren aretoko edukieraren arabera saltzeko ateratako guztiak. Antzezlanak misterio eta komediaren generoak nahasten ditu. Aktore ezagun bi horiek ama berdinaren semeak eta anaiak dira obran. Muntaian agertzen diren pertsonai bakarrak diren arren, horien amak ere paper garrantzitsu bat jokatuko du. Aktoreak oso ezagunak dira esperientzia zabala dutelako eta telebistan, zinean nahiz antzerkian hainbat lan egin izan dutelako.

Ezbaian

Obraren idazleek Jordi Sánchez eta Pep Antón Gómez dira. Hauek pila bat korapilatzen dute haria, bien arteko jokaera eta ezberdintasunak erabat nahasteraino. Ikusleek une oro anaien eta amaren inguruko pertzepzio ezberdinak jasoko dituzte, azkenean, ama oraindik ere bizirik ote dagoen zalantza izateraino.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo