Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/11

Telebistako lehiaketari buruzko dokumentala

Gaur gaueko zine-klubean ‘Spellbound’(hizkiz hizki letreiatu) tituluko dokumentala proiektatuko da. Estatu Batuak, 2002. urtekoa. Zuzendaria Jeff Blitz da eta 97 minutu irauten ditu. Sari ugari jaso dituen lan honek ‘National Sapelling Bee’ lehiaketaren benetako esperientzia kontatzen digu. Lehiaketa horretan Amerikako gazteek lehian aritzen dira hitzen hizkiak letreiatzen nor baino nor den gehiago. Filmak lehiaketan bildutako zortzi gazte ‘adimentsu’ren pasadizoak. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 2,60 €uro balio du, ikusle orokorrentzat.

Programaren zuzendari eta produktorearen bidez ikusleek ikasle gazte horien bizitzan sartzen dira entrenatzen edo lehiatzen dauden bitartean. Telebista saio ezberdinen bidez gazteen pertsonalitatea, ikas dezaten haien gurasoek ezartzen dizkieten neurriak, egin beharreko sakrifizio eta izandako amodio desengainuak ezagutzen dituzte. Herrialde osoan, iparraldetik hegoalderaino, programaren nondik norakoak gain-gainetik jarraitzen dira, gazteek garaile izateko ikasi eta adierazi behar dituzten hitz luze eta korapilotsuekiko borroka eta ametsak direla medio.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo