Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/01/28

Ermua Antzokia otsailaren 24an inauguratuko da, gauez egingo den galarekin

Ermua Antzokia zabaltzeko gero eta gutxiago falta da. Errehabilitazio obrak azken txanpan sartu dira. Instalakuntza otsailaren 24ko ostegun gauean zabalduko da. Inaugurazio ekitaldian jarduera nagusia Ermuko udal Antzerki Taldeak aurkeztuko duen muntaia izango da. Ekitaldian herriko kultur elkarteetako kideek eta Musika Eskolakoek ere parte hartuko dute. Inaugurazio ekitaldian aintzat hartu eta omenalditxoa egingo zaie instalazio eraikitzeko lagundu zuten pertsona eta taldeei. “Batzuek bere denbora jarri eta lana egin zutelarik eta, beste hainbatek bere sosak ipini zituztelarik Zinema ohia altxatzeko”. Errehabilitazioan 3,8 milioi euro inbertitu dira. Instalazioak 510 jarleku izango ditu. Hedabideetako hainbat lankidek eraikina bisitatu dugu gaur eguerdian alkatearekin batera, errehabilitazio lanaren azken ukituak hurbiletik ikusteko.

Inaugurazio ekitaldira joateko gonbitea eduki beharko da. Gonbiteak bi modutan banatuko dira Dauden jarlekuetarako gonbite batzuk herriko kultura kudeatzen laguntzen duten elkarteetako kideentzat izango dira. Gainerako jarlekuak interesa duten herritar guztien artean zozketatu egingo dira. Zozketa horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da eta horretarako bi modu daude: Batetik, otsailaren 1etik 15era bitartean udal webgunean apuntatzea eta, bigarrena, Komentukua kaleko Abiapuntu bulegora joan eta bertan inskribatzea.

Kultura zerbitzu publikoa da Ermuan

Otsailaren 25etik aurrera antzokia zabalik izango da, kultur eskaintza zabal eta interesgarria proposatuz. Lehen egun horretan, adibidez, Victor Manuel kantaria izango dugu gurekin. Kantaria semearekin etorriko da eta emanaldi akustiko eta antologikoa eskainiko du, abesti arrakastatsuak errepasatuz. Horrez gain zine -ohiko formatuan nahiz hiru dimentsiotan (3D)-, antzerki, umore eta musika ikuskizunen aukera zabala ere izanen dugu herrian.

Teknologia berriei eta herrian prestatzen ari garen ahalmen handiko zuntz optiko sareari esker Ermua Antzokian bertan mundu osoan izanen den edozelako kultur, gizarte nahiz kirol ekitaldiak ‘on line’ eta gertatu ahala jarraitu ahal izango ditugu.

Ermuko Udalaren ustez herritar guzti guztiak kultura eskuragai izan behar dute eta horretan konprometituak gaude. Horregatik, guretzat kultura eskaintzen ditugun zerbitzu publikoetako bat da. Hori horrela, kultur produktuen kalitatea zainduz, prezioei eusteko politika egitea erabaki dugu. Izan ere, Antzokiaren prezioak Zinema itxi aurrekoak izango dira, bere horretan mantenduko baitira. Zine, antzerki, musika eta ikuskizunek Ermuan, prezio publikoa izango dute. Guztiok ordaintzeko modukoak. Antzokia betetzea nahi dugu eta lanean ari gara kultura gero eta jende gehiagora hel dadin. Ermuarrak kulturaz gozatzerik izan dezagun herriaren edo kokapena bezalako baldintzez gain (hiriburuetako baldintza berberetan).

Ermuan egunero izango da ‘Ikuslearen eguna’

Kultura sailak iragarri duenez Antzokia zabaltzearekin bat zineko 12 filma ikusi ahal izateko bonoak kaleratuko ditu, 12 euroko prezioan. Bono horiek hilabete bakarrerako balioko dute eta barne ez dira sartuko umeen emanaldiak. Haurren zine emanaldiak 2 euro eta erdi balioko dute eta pertsona helduen kasuan, sarrera 4 erokoa izango da. Sarrera horiek 2 euro gehiago kostatuko dira filma hiru dimentsiotan proiektatzen den kasuetan. Prezio horren barne izango dira filma ikusi ahal izateko beharrezkoak diren betaurrekoak, saioa amaitzean bueltatu beharko direnak.

Hurbileko ikuskizun aipagarriak:

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo