Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/10

Kike Amonarrizen hitzaldia

Kike Amonarriz bihar Ermura etorriko da hitzaldia ematera. ‘Euskararen inguruan urtero antolatzen diren ‘Berbetan’ jardunaldien barneko ekitaldia izango da. Udal teknikari ohia, SIADEKO taldeko soziologo eta komunikatzailea euskara eta erdaren arteko nahasketa eta interferentziaz hitz egingo digu udal liburutegiko ikus-entzunezkoen aretoan, arratsaldeko zazpi t’erdietatik aurrera. Hitzaldiaren titulua ondoko hau da: ‘Eske guk hola eitten dou berba, bale?’. Berbetan jardunaldiak herriko udal euskaltegiak eta Kaltxangok, Anaitasuna ikastolak eta Eskolabarrik eta Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatzen dituzte.

Urtero antolatzen diren ‘Berbetan’ jardunaldiak euskarak Ermuan duen egoeraren inguruko gogoeta eta hausnarketarako antolatzen dira.Aurtengoan euskara eta gaztelaniaren arteko interferentziak; toki hedabide euskaldunak eta euskara zabaldu eta normalizatzeko euskara teknikarien zereginak hizpide izango dira, hurrengo asteetako saioetan. Kike Amonarrizek bihar euskara eta gaztelaniako forma eta esapideak nahasten dituzten hitz egiteko moduen inguruan jardungo du. Parodia eta umorearen bidez, hizkuntza menderatu eta gaitasunez komunikatzeko beharraren inguruan entzuleak pentsaraztea nahi izango du.

‘Berbetan programa’


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo