Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/01/26

Dani Perezek, ‘Cazando Gamusinos’ ikuskizuna dakarkigu

Dani Perez bueltatu eta barrez lehertzeko ikuskizun berri bat dakar berarekin. Egungo gizartearen analizatzaile dibertigarri eta umoretsuena dugunez, estatuko bakarrizketa egile handienetakoa da. Ostiral gauen ikusi ahal izango dugu ‘Cazando Gamusinos’ muntaiarekin, Lobiano Kultur Gunean, gaueko 22:15etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du eta hori aldez aurretik nahiz sarreran bertan eros daiteke.

Jaiotzen garenetik, morrontzarako asmatua dirudien mundutik zehar arrastaka gabiltza. Gehienon bizitza ondoko ezaugarriak ditu: jan ahal izateko lan egin behar; hipoteka izeneko zama gain hartu behar, kotxea, bigarren egoitza, urtean leku zoragarrian hamabost eguneko oporraldia eduki behar, eta abar… Arau nagusia “hainbat eduki, hainbat balio” da. Zergatik? Ez al dugu ezarritako arauz edo konbentzioez kanpo bizitzerik? Azken batean, zahartzarora iritsi eta lanerako baliagarri izateari uzteko, jubilatu eta bizitzaz eta bakoitzak gogokoen duenaz gozatzen hasteko? Hori bai 65 urtetik aurrera.

Ikuskizunak irribarreari parada ematen dio, agerian uzten baitu bizitza ematen dugula gamusinoak harrapatu nahian. Azken batean, hil ondoren, jendeak guregatik “langile sutsua” ginela esan dezan. Ez litzakete hobe “bizimodu ederra hartu eta beti pozik bizitakoa da hori” entzutea?

Hori ba, etorri, ikusi eta utzi gamusinoen atzetik ibiltzeari… Esandakoa, lehertzeko moduko planteamendua.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo