Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/01/20

Galdutako txakur bat jaso du Udaltzaingoak

Herriko Udaltzaingoak kalean bakarrik eta galduta zegoen txakurra du. Neska batek ekarri du gaur eguerdian, Gipuzkoa Etorbidean, Sallabente auzotik hurbil, bakarrik eta galduta aurkitu ondoren. Orain udaletxeko patioan dago, Debabarreneko albaitaria edo jabea etorri zain. Udaltzainek txakurtegirako lana egiten duen albaitariari deitu diote, etorri eta mikrotxiparen bitartez jabea nor den jakiterik badagoen.

Esan bezala, animalia Gipuzkoa Etorbidean, Sallabente auzotik hurbil, bakarrik eta galduta aurkitua izan da. Bere kolore nagusia beltza da, nahiz eta bularra eta hankak zuriak eta tantotxoekin dituen. Oso mantsoa da eta, lasai dago ea bila datozkion, ura eran eta zerbait jan ondoren. Paparrean lepokoa eta txapa bat daramatza. Ze arrazatakoa den ez da antzeman, setter eta pointerraren arteko nahasteka izan dezakeela, esan digute. Dena den, ehiztari itxura du. Mikrotxiparen bitartez identifikatu eta gero, jabeari deitu egingo zaio eta bertan jaso ahal izango du, Eibarko txakurtegira eman ez bada behintzat.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo