Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/01/14

'Solozabal' Estankoak Bizkaiko Erakusleihoen XXVII. lehiaketako tokiko saria jaso du

Solozabal Estankoak Bizkaiko Erakusleihoen XXVII. lehiaketako tokiko saria jaso du. Lehiaketa urtero antolatzen du Bilboko Merkataritza Ganberak. Aurtengoan hogeita zazpigarren edizioa egin da eta lurraldearen 38 udalerrietako 690 establezimenduk parte hartu dute lehiaketan, inoiz baino gehiago. Sariak bart arratsaldean banatu ziren hiriburuko Campos Eliseos Antzokian eginiko ekitaldian. Ermuko saria herriko udalak finantzatzen du eta Jesus Pastorrek eginiko eskultura oroigarri izan da. Sari hori Jose Luis Araujo alkateorde eta Toki Garapen alorreko zinegotziak eman zuen eta Nora Solozabal ermuarrak jaso establezimenduaren izenean.

Bilboko Merkataritza Ganbararen presidentearen, Jose Angel Corresen esanetan, “erakusleihoa da dendako saltzailerik onena; produktua aurkezteko modurik naturalen eta establezimenduaren aurkezpen-txartela”. Sariak banatzeko ekitaldi hori lurraldeko merkataritzaren jai handia izan da. Azken urtea gogorra izan da merkatarientzat “krisialdi eta horrek eragien duen konfidantza ezarengatik, kontsumoari hazten ez baitio utzi” Ganberaren Presidente Corresek esan zuenez.

Bizkaiko Erakusleihoen XXVII. Lehiaketako lehen sari orokorra Basauriko ‘Kaixok’ jaso du. Bigarrena, Galdakaoko ‘Muguet Loradendak’ etahirugarrena, Sestaoko Juani Modak, hurrenez hurren.

Aurtengo edizioan tokiko 39 sari banatu dira, horiek laguntzaile diren 31 udalak eman izan dituztelarik. Horrez gain, beste 14 sari izan dira sektorearentzat. Toki atalean Ermuko Udalaren saria Jose Luis Araujo alkateorde eta Toki Garapen alorreko zinegotziak eman zuen eta Nora Solozabal ermuarrak jaso establezimenduaren izenean.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo