Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/01/14

Etxebizitza eta Gazteria jardunaldietan izena emateko azken egunak, ate joka baititugu

Ermuan gazteria eta horientzako etxebizitzari buruzko hausnarketa egingo dugu datorren astean jardunaldi batzuen bidez. Gazteentzako etxebizitzari buruzko Ermuko I. jardunaldi hauetan gazteen emantzipazio errazteko herrian prestatu ditugun proiektu eta laguntzak aurkeztuko dira. Jardunaldiak udalak antolatu ditu herriko gazteen batzordearekin elkarlanean.

Jardunaldiak datozen bi asteetako hiru egunetan gauzatuko dira -18, 25 eta 27an- eta egun bakoitzean hitzaldia eta eztabaida edo galderak planteatzeko aukera izango dira. Hitzaldiak EHUko irakasle eta soziologo den Javier Elzok, EHUko irakasle eta soziologo Imanol Zuberok, Donostiako hirigintza zinegotzi Jorge Letamendiak eta herriko alkate Carlos Totorikak egingo dituzte.

Izen-ematea aurrera doa eta berrogeita hamar pertsonak jada apuntatu dira parte hartzeko jardunaldiotan. Horietatik hogeita bostek webgune honetako fitxategia bete eta bidali dute eta beste horrenbestek Lobianora joan edo bertara deitu dute, bertan izango direla adierazteko. Gogoratu izen-ematea doako dela eta urtarrilaren 17a bitartean egin daitekeela. Horretarako esandako hiru bide ditugu webgune korporatibo honetan dugun fitxategia betetzea edo Lobiano Kultur Gunea bertara joatea. Lobianora zuzenean deitzeko ere aukera badago, 943 70 87 00 telefono zenbakira. Jardunaldietan parte hartzen duten ikasle unibertsitarioek kreditu 1 lortuko dute, zeina aukeran baliozkotu ahal izango duten. Eman izena, interesatzen baitzaizu! Zure etorkizunarentzat nahiz Ermukoarentzat oso onuragarri izango da.

EGITARAUA

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo