Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/05

Aste bukaeran -Euskal jaia- ospatuko

Maiatzaren lehenengo aste bukaera honetan eta urteroko legez gure herrian Euskal Jaia ospatuko dugu. Antolatzaileak herriko ‘Txindurri’ eta ‘Gure Ametsa’ txistu eta dantza taldeak dira. Euskal jaiaren bidez euskal dantza tradizionala omentzen dugu, gure folklorearen adierazpide nagusia baita. Euskal Herriko lurralde historiko guztietako dantzariak gure herrira etortzen dira kolore eta harmoniaz betetako ikuskizuna eskaintzeko.

Jarduerei bihar bertan emango zaie hasiera, ‘Erdizka’ taldeak dantza erakustaldia eskainiko baitu Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko sei t’erdietatik aurrera. Dena den, jardunaldi nagusia domeka izango da. Dantzariak dakartzaten autobusak goizeko hamarretarako espero dira. Ordu bete beranduago dantzariak San Pelaio plazako parkean elkartuko dira. Bertan ogitartekoak banatuko zaizkie hamaiketakoa egin dezaten. Ondoren taldeak kalejiran aterako dira herriko kale eta auzoetan dantza egiteko. Eguerdian, dantzariak elkarte gastronomikoetara bilduko dira bazkaltzeko. Arratsaldez, jaiak aurrera jarraituko du Orbe plazan, erakustaldia eskainiko baitute berriz ere. Arratsaldeko zazpiak inguruan, amaiera emango zaio aurtengo edizioari.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo