Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/05

Gaur Ermuan, musika eta dantza aukeran

Santiago Apostoluaren elizan gaur iluntzean abesbatzen kontzertua egongo da, zortzi eta erdietatik aurrera. Ikuskizuna herriko ‘Pispillu’ abesbatzak antolatu du Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin elkarlanean jardunez eta udaberriko kontzertuetan txertatuta dago. Herriko ‘Pispillu’rekin batera ‘San Ignacio’ eta ‘Andre Berri’ talde bilbotarrek ere kantatuko dute. Lehena San Inazio auzotik datorkigu eta bigarrena, berriz, ‘La Peña’kotik hain zuzen ere. Ermuko ‘Pispillu’ abesbatzara ahots zuriko gazteen eta heldu mistoen taldeak bil dira orain dela gutxi, Elisabeth Sarriugarteren zuzendaritzapean. Azken hori Mª Elena Iturriagagoitiak -osasun arazoak direla-medio-, utzitako lekua betetzera dator. Taldeek zazpi kantu eskainiko dituzte, txikiak hiru eta nagusiak beste lau, hain zuzen ere.

Dantza

Eibarko dantza garaikideko taldeak ikuskizuna eskainiko du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 5 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago Zinemako bazkide direnentzat. Emanaldiari ‘Hala ere…’ titulua jarri zaio eta horretan 24 dantzari gaztek parte hartuko dute. Antzeztuko den proposamen horrek hainbat musika estilo uztartuko ditu; esaterako hip-hop, dantza klasiko eta garaikidea edo jazza.

Ikuskizunak ordu bete gutxi gorabehera irauten du eta bi zatitan banatuta dago. Lehenengoan emakumearen maitasun maiatzeko moduari buruzko konposizioa taularatuko dute eta, bigarrenean, ‘maiatzeko amamei’ dedikatuko diete. Ikuskizunean filminak ere proiektatuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo