Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/04

Ikasleak parlamentari lanetan

San Pelaio ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako ehun ikasletik gora parte hartu dute gaur Barbara Dürkop Europako parlamentari sozialistarekin egindako topaketan. Ekitaldia gure udaletxeko atikoan eginda hamarrak eta laurdenetatik eguerdira bitartean. Ikasleek parlamentuko Osoko Bilkura batean egongo balira jardun dute. Horretarako presidente, presidenteorde eta idazkari bi eta guzti izendatu eta mahaia eratu dute bilkura zuzentzeko. Mahaikideak Jon Lucio, Iván Fernández, Christian Ortíz eta Ander Garcíak izan dira. Halaber, ikasleen izenean hitz egiteko bozemaile batzuk ere aukeratu dituzte bozketa bidez. Talde eta maila ezberdinen izenean jardun duten bozemaile horiek Europako Batasuna eratzen duten herriei eta horien arteko harremanei buruzko txostenak irakurri eta aurkeztu dituzte, Txostenak aurkeztu ondoren entzuleek emendakinak aurkeztu ahal izan dituzte, ondoren horiek, bozkatuz.

Ekitaldiari, ’Udaberri Europan’ izena jarri zaio, eta ikastetxeak Europa eta horren zena ezagutarazteko garatzen dituen jardueren barne txertatzen da. Felix Prol alkateordeak ongi etorria egin die partaideei. Honek gazteak ‘politikan modu aktibo batean parte hartzera animatu ditu, hausnarketaren bidez bakoitzak bere iritziak eraiki ditzaten’. Gazteek adierazi dituzten kezken artean, ondoak aipa genitzake; zer egin Europa Batasuneko Estatutuok elkar hobeto ezagutzeko; kohesio fondoak; batasunean sartu edo irteteko baldintzak edo Afrikako herrialde pobreekiko elkartasun eta lag8untza bideak. Ikasleak eleaniztunak direla erakutsi dute, aurkezpenak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin baitituzte. Ekitaldia amaitu aurretik, Dürkop parlamentariak Europako Batasunaren etorkizunaz eta gazteen jarreraz hitz egin du.

Proposamenak:


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo