Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/20

‘DiverSifica’ eta ‘ErmuLab’ proiektuen emaitzak aurkezteko ekitaldia

Udal Toki Garapen Alorrak Ermuko ehun ekonomikoari laguntzeko xedez 2010ean zehar kudeatu dituen proiektu bi aurkeztuko ditu bihar. Proiektuok ‘DiverSifica’ eta ‘EmuaLab’ dira.

‘DiverSifica’ SPRIrekin batera finantzatu izan da. Proiektuaren helburuak hiru dira:


Bihar proiektuak izan dituen emaitza praktikoak emango dira.

Jendaurrean aurkeztuko den bigarren proiektua, esan bezala ‘EmuaLab’ izenekoa da. Hau Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatu du. Honen helburua, Ermua berrikuntzaren muinean kokatzea izanik. ‘Living Lab’ izenaz ezagutzen den kasuan bezala, espazio sozial eta ekonomikoa definitu nahi du, non alor teknologikoko enpresak eta erakundeak batez ere, garatzen dituzten gauzak probatu ahal izango dituzten, produktuok merkaturatu baino lehenagoko fasean. Ideia honetan datza; frogak egingo dituzten enpresa eta erakundeek, hura merkaturatu eta produktuaren erosle izan daitezkeenengandik azken ‘input’ bat jaso dezatela.

Biharko saioan, kontzeptu horretan sakondu eta azalpenak emango dira, aurtengoan udalak gauzatu dituen esperientzia pilotu biren berri emanez.

Azkenik, emaitzak aurkezteko saio honen barne, gure udalak publikoki aintzat hartu eta bere eskerrona agerrarazi nahi die pertsona eta erakunde hainbati azken urteetan gurekin lankidetzan jardun eta materiala eman edo udal langileekin elkarlanean jardun izanagatik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo