Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/20

Harrera oso ona egin zaio 'Pispilu' gozokiari, bere aurkezpen ekitaldian

‘Pispilu’ gozokiaren aurkezpen jendetsua egin zen larunbat eguerdian. Ikusmina zegoen eta jende ugari pasa zen Orbe Kardinalaren plazatik nahiz merkatutik produktua dastatzeko. Iritsi orokorra, oso gozoa dagoela. Batek baino gehiagok errepikatu eta guzti egin zuen. Gozokia hartzeko adin guztietako pertsonak bildu ziren, gazte, heldu nahiz adineko. Harrera ona egin zitzaion gozokiari eta denboran zehar horrelako harrera eta eskariari eutsiz eta mantenduz gero, seguruenik gure artean sustraitu edo errotu egingo da eta kanpora joaten garenean opari gisa zer eraman izango dugu ermuarrok.

Udalak, Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak eta Lobiano Gastronomi Elkarteak elkarlanean gozokiaren doako banaketa antolatu zuten. Gozoak stand eta mahai luze batean jarri ziren eta udalbatzako eta EMOEko kideek aleak banatu zizkieten bertaraturiko herritarrei. Banatzen izan ziren, besteak beste, herriko alkate Carlos Totorika, Aukera Berdintasunerako zinegotzi Natividad Alonso eta Kulturako Victor Ferrero, esaterako EMOEko ordezkari eta kideekin batera. Gozokia hautatzeko prozesuan epaimahaikide izan direnek ere bertan izan ziren. Antolatzaileek lehiaketan parte hartu eta lagundu izan duten guztiei bere eskerrona adierazi zieten, guztiek egin baitute ekarpena. Hemendik gutxira, gozokia saltzen hasiko dira herriko gozotegi eta dendek. Produktuaren salmentarekin batera, horiek komertzializatzeko kutxa ere iritsiko zaigu laster, non Valdespina parkeko zuhaitzaren historia jasoko den eta baita gozokiarena ere.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo