Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/04

Dokumentalak zine-klubean

Zine-klubak dokumentalei buruzko ziklo berri bati emango dio hasiera maiatzean. Zikloko lehen proposamena, Hubert Sauper zuzendariaren ‘La pesadilla de Darwin’ filma izango da. Emanaldia Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 2,60 euro balio du ikusle orokorrentzat. Antolatzailea herriko Mudo-Drogot Zinematografo taldea da.

Sinopsia

Hirurogeigarren hamarkadan , Afrikako bihotzean, gizonak esperimentu zientifiko gisa Victoria lakuan animali espezie bat sartu zuen, Niloko Perka deritzan arrain hura bertako ekosistema eta espezientzat harrapari suntsikorra suertatu zen, guztiak akabatu baitzituen. Arrain berri hori oso azkar ugaldu zen, laku erraldoia osorik hartuz. Gaur egun oraindik arrain horren xerra zuriak mundu osora esportatzen dira. Egunero Sobietar Batasun ohiko hegazkin erraldoiak ailegatzen dira arrainak kargatzeko eta haietan daramaten merkantziak lagatzeko: kalashnikov armak eta horientzako munizioa, hain zuzen ere. Ama horiekin Kontinente hartan mantentzen diren gerretan erabiltzen dira.

Nazio arteko arrain eta arma industri leherkari horrek munduko laku tropikal handienaren ur-ertzetan aliantza global eta samingarri bat eratu du. Bertan herriko arrantzale ugari, nazioarteko exekutibo finantzarioak, etxerik gabeko umeak, Afrikako herrialdeetako ministroak, Europako Batasuneko komisarioak, Tanzaniako prostitutak eta Errusia ohiko pilotuak ikusi ahal izango dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo