Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/05/02

Haurreskolan izena emateko epea zabalik

Ermuko haurtzaindegiak, ‘Haurreskola’ sarearen barne dagoenak, datorren ikasturteari begira izena emateko epea ireki du gaur bertan. Izen emateko epea a zabalik izanen da hamar egunez, hau da, gaurtik datorren asteko ostiralera (12ra) arte. Haurtzaindegian esan digutenez datorren ikasturtean 0tik 2 urtera bitarteko 65 bat ume hartzea aurreikusten dute. Haurrok taldetan banatzen dira jaiotegun eta hilabetearen arabera, taldekideen artean alde handirik izan ez dadin. Haurtzaindegiak zerbitzu guztiak eskaintzen ditu adin horretako erabiltzaileei egokitutakoak. Horien artean aipa genitzake zazpi gela, jantokia, lo-kuluxka egiteko gaiak eta abar. Ermuko Haurreskolan hamaika hezitzaile dihardute lanean eta beste biren laguntza ere izaten dute otorduetarako. Haurreskola zabalik dago goizeko zazpi t’erdietatik arratsaldeko sei t’erdietara bitartean.

Argibide gehiagorako eta eskabideak jasotzeko jo zentrora bertara (Iparragirre kaleko 15ean) hori irekita dagoen orduetan edo dei 943 17 64 31 telefono zenbakira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo