Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/02

Zine-klubak Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko zikloarekin bukatuko du gaur

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak Emakumearenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunari dedikaturik izan diren emanaldiei amaiera emango die. Gaur “Nagore” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko bederatzi eta erdietan eskainiko da. Filma espainiarra da, eta Helena Tabernak zuzendu du. Zinta dokumentala da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

NAGORE  filmaren ardatza, Nagore Lafagge Erizaintza ikaslearen heriotza bortitza da, Nafarroako Unibertsitate Klinikako psikiatra baten eskutik, 2008ko San Fermin jaietan.

Dokumentalean parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, benetan emakume adoretsua izaki, berak eramaten baitu istorioaren hari nagusia.

Luzemetraia honek biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste. Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria ere biltzen du, krimenaren berreraiketaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere, Espainia osoko hedabide ugarik zuzenean jarraitu zuten epaiketa.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo