Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/02

Liburutegiak bikain altuko balorazioa jaso du, zerbitzuko erabiltzaileengandik

Udal liburutegia ondo kontsideraturik dago erabiltzaileongandik eta horien pertzepzioa orain bi urte zutena baino hobea da. Horrela ondorioztatzen da udaberrian egindako bigarren gogobetetze inkesta bidez jasotako erantzunetan eta horien balorazioetan. Datuok aste honetan ezagutu ditugu. Liburutegiak erantzun nahi izan duten ia berrehun pertsonen iritzi eta iradokizunak bildu zituen maiatzean. Inkestaren xedeak erabiltzaileon iritzia jasotzea eta horien ustez hobetu beharreko aspektuak identifikatze izan dira, zerbitzua are erakargarriago egiteko.

Inkesta hori bi taldetan banatu izan da, erantzuleen adinaren arabera. Lehenengoan, 14 urtetik gorakoak sartu dira eta, bigarrenean, aldiz, haur edo gaztetxoak. Lehenengo taldean 119 pertsonen erantzun zioten galdetegiari eta bigarrenean, aldiz, 75 haur. Aipatu inkesta zerbitzuan bertan paperean nahiz gure webgune honetan bete ahal izan da.

Erantzuleen iritziz hamar puntu posibleetatik gure udal liburutegiak bataz beste 8,02 puntuko nota merezi du (7,68 izan zen orain bi urte atzera). Zerbitzurik erabiliena agirien mailegua da, inkesta erantzun duten %63k erabiltzen baitute. Gehien erabiltzen diren gainerako zerbitzuak, hurrenkeari jarraiki, ondorengoak dira: informazioaren bilaketa, ikasketa edo irakurketa gela eta interneteko konexioa. Erantzule gehienek arratsaldean erabiltzen dute zerbitzua. Liburutegia ezagutu izateko bideari dagokionez, familia kideen eta ikastetxearen bidez egin dute.

Helduen iritzi eta erantzunak

Gaztetxoen iritziz nota hori oraindik altuago da, hiru puntu posibleetatik 2,9 nota eman baitiote. Bi taldeek baloratu eta iritzia eman dute liburutegiko aretoaren inguruan, jasotzen duten atentzioren inguruan, gustukoen dutenaren eta hobetu beharreko gauzen inguruan.

Baloraziorik onenak jaso duten aspektuak, ordenan zerrendatuz, ondokoak dira. Lankideek eskainitako tratua, materialen mailegua, jasotako informazioa eta ordutegi berezi eta zabalagoak. Atal horietan guztietan jasotako media 8aren gainetik dago, puntuazio gorena 10 izanik.

Baxuen baloratu dituzten aspektuak ondoko hauek dira: fotokopiagailuaren zerbitzua (7,12), bilaketak egiteko duten autonomia (7,06) eta ikus-entzunezko fondoa (6,98). Udal liburutegia plana prestatzen ari da, aspektu horiek hobetu asmoz.

Erabiltzaileei gogobetetasun gehien ematen zien atalak zeintzuk ziren ere galdetu zitzaien eta adierazi dutenez, ondoko atalak dira: zerbitzuen eskaintza, langileen prestutasuna eta kualifikazioa eta baliabideen aukera nahikoa. Hobetzeko atalen artean ondokoak aipatzen dira: ordutegiak luzatzea, ikus-entzunezko materialen aukera eta kopuru handitzea, instalazioan dagoen zarata eta liburu espezializatu gehiago edukitzea.

Haur eta gazteen iritzi eta erantzunak

Gazteetatik erantzule gehienak 8 urtetik 12ra bitartekoak izan dira. Lortutako puntuazio orokorra 3tik 2,79 puntu izan da, orain bi urte baino baxuagoa. (2008an 2,92 izan zen). Erabiltzaile hauetatik gehienak, %92 arratsaldez joaten da zerbitzura eta, batez ere, materiala maileguan hartzeko (%64), informazio bilatzeko (%72) eta (%71) etxeko lanak egiteko.

Hobetzat jo izan dituzten aspektu eta jarduerak ondokoak dira: bisita gidatuak, tailerrak, ipuin kontalarien saioak, eta bar… Horren atzetik, eskaintzen diren materialak eta lankideen prestutasuna laguntza behar dutenean. Aldiz, hain ondo jo ez dutenen artean, aldizkariak, ikus-entzunezkoak eta bilatzen duten informazioa lortzeko erraztasun eza ditugularik.

Gustukoen dute zerbitzuan dagoen materiala, bertako lasaitasuna eta ordenagailuak. Aldiz, desatsegin iruditzen zaie zarata egoteak, egokiro ez dauden material eta aleak eta aldizkariak.

Udal liburutegiak eskerrak ematen dizkie inkesta bete eta beren iritziak eman dituzten guztiei. Beren adierazpenak eta atseginez hartzen duten horren emaitza. Bai emandako nota altuarengatik, baita ere, hobetu eta hainbeste baloratzen ez dituzten gauzak adierazteagatik. Liburutegiko lankide taldea ahal duen neurrian hobetzen jarraitzeko konpromisoa agertzen du.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo