Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/12/02

Eskolarako bidearen proiektua, Euskadiko Toki Agenda 21eko 15 praktika onenen artean

Eskolarako bidearen proiektua aukeratua izan da Euskadin aurten gauzatu diren 15 ingurumen praktika onenen artean. Proiektu hori herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek garatu izan dute. Aukeraketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak eta Ihobe sozietate publikoak egin dute. Udalak proiektua Udalsarea 21eko sarietara aurkeztu du, Iraunkortasunerako hezkuntza atalean, eta finalean sartu da, Azkenean, ataleko saria Azpeitiako Udalari eman zaio.

Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen aldizkari batean proiektuaren analisia egin da eta horretan esperientziaren garrantzia azpimarratzen da, hiriko mugikortasun kultura berriari mesede egingo dioen ekintzatzat joz. Txostenean Eskolabarri ikastetxeak lehenengoz gauzatutako esperientzia aipatzen da. Horri esker irisgarritasun eta segurtasunari buruzko auditoria egin izan da, ondoren proposamen zehatzak jasotzen dituen jarduera plana egin eta Anaitasuna ikastola, San Pelayor, Ongarai eta Sallabente ikastetxera zabalduz. Ekimena martxan izan da 2010-2011 ikasturte honetan.

Proiektuko kudeatzaileentzat, proiektua umeek eskolara oinez joatea baino zerbait gehiago da, jarduera parte hartzailea, non hezkuntza komunitate osoa inplikatzen den. Bere onuren artean ondokoak ditugu: haurren autonomia herrian eta kaleetako bide segurtasuna areagotzea eta, azken baten, hirian espazio kualifikatu eta kalitatezkoa aldarrikatzea. Elkarbizitza, berdintasun eta gizabideko oinarrizko espazioa izateko, zeinak mugikortasun eta egunerokotasun jasangarriagoa izatea ahalbidetuko digun.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo