Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/27

Topaketa Antxon Irusta idazlearekin

Antxon Irusta idazlea herriko ikastetxeetako DBHko ikasleekin bilduko da gaur arratsaldean, udal liburutegian egingo den topaketan. Irusta Usansolon jaio zen, egun bere bizibidea irakaskuntza da, ipuin kontalari gisa ibili eta idatzi ere egiten duelarik. Irusta batez ere ’Katxin’ tituluko ipuinagatik da ezaguna. Udal liburutegia aste honetan gelditu gabe dabil, ‘Liburuaren nazioarteko eguna’ ospatzeko antolatu dituen jarduera guztiak aurrera ateratzen.

Asteartean, Jon Arretxe egon zen

Jon Arratxe basauritarrak ireki zituen asteartean, aurtengoan ospea eta literaturaren barne leku propioa egitea lortu duten idazleekin elkartzeko saio hauek. Arretxe Anaitasuna Ikastolako eta DBHko berrogeita hamar bat ikaslerekin bildu zen. Bilerara bertaratutakoek autore horren literatura munduan jasan dituen pasadizo eta gora beheren berri entzuteko aukera izan zuten. Horrela, Arretxek azaldu zienez bere lehen lanak bidaiei buruzkoak izan ziren, munduan zehar ibiltzean gertatutako abentura eta bizipenen berri emateko. Arratxek bilera horretan berak idatzi eta argitaratutako hainbat tituluen inguruko zehetasunak eman zituen. Ukitutakoen artean, ondoak aipa genitzake: ‘Griot’; ‘Hakuna Matata’ edo ‘Zazpi kolore’.

Idazleak genero ezberdinak ukitzeko izan dituen arrazoiak ere azaldu zituen. Gogoratu behar, haur eta gazteentzako literatura eleberri beltza edo erotikoa ere landu izan dituela. Bertaratutako ikasleek aldez aurretik irakurrita zuten Arretxeren ‘Ostegunak’ liburua eta horren inguruko galderak ere egin zizkioten. Besteak beste, idazle eta argitaletxeen arteko harremanez ere hitz egin zien. Saio amaitu aurretik, bere liburuen ale batzuk banatu zizkien entzuleei. Saioa atsegin eta entretenigarritzat jo zuten partehartzaileek eta, antolatzaileen ustez ekimena positiboa izan zen.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo