Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/11/25

Zine-klubak ‘El juego del ahorcado’ tituluko filma proiektatuko du gaur

Mudo-Drogot elkarteak eta Aukera Berdintasunerako udal sailak antolatutako azaroko zine-klubeko laugarren eta azken saioan ‘El juego del ahorcado’ titulukoa ikusi ahal izango dugu. Filma emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatu da. Filma Manuel Gómez Pereira zuzendariarena da eta 2008. urtean pantailaratu zen. Betiko legez gaurkoan pase bi izango dira, bata arratsaldeko 7etan eta bestea gaueko bederatzi eta erdietan. Filmak 113 minutu irauten du. Drama generokoa da. Parte hartzen duen aktore taldea ondokoa da: Reparto: Clara Lago, Álvaro Cervantes, Adriana Ugarte, Abel Folk, Victòria Pagès, Víctor Valdibia, Boris Ruíz, Àngels Bassas eta Mary Murray.

Sinopsia

Gerona 1989. urtean. Sandra eta David txikitatik bidelagunak dira. Nerabetasuna heltzean, logikoena izango litzateke bere adiskidetasuna erlazio sakonago batean bihurtzea, baina aurretik sumatu ezin den gertaerak bakoitzari bere aldetik ikaragarri kolpekatzen dio eta horren ondorioz beren ikasle-bizia aldatu egiten da. Momentu horretatik, Sandrak bizirik gelditua bihurtuko du eta Davidek bere sekretuaren zaintzailea bihurtuko du. Hori dela eta, haiek elkarrekin, nahiz eta inoiz ez dute boz gora hitz egin, sopikun-erlazioa mantentzen dute. Haiek jatorrizko zindotasunarekin eta ankerkeriarekin maitemintzen dira Sandrak sekretua ezagutu arte. Orduan, Sandra konturatzen da Davidek izkutatzen diona eta betirako ukituta geratuko dira.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo