Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/11/25

Garaipen programa, pertsonok aurrera egiteko dugun gaitasunaren adibidea

Gizartekintzako zerbitzuek trebetasun sozial eta pertsonalak garatzeko programa martxan dute 2000. urteaz geroztik. Hamarkada honetan hobetzeko teknikak eta edukiak aldatzen joan dira, hasierako izena ere aldatuz, egun ‘Garaipen’ erabiliz. Ibilbidean aldiz, helburuak aldaketarik gabe mantendu egin dira.

Programaren helburua parte hartzaileei taldean lan egiteko gunea eskaini nahi zaie, bertan eta musikoterapia, barre-terapia eta dramatizazio teknika berritzaileen bidez, beren bizitzan lagungarri izan dituzten ondoko aspektuak landu eta indartu ditzaten:

Urtean seman astero Lobianora biltzen diren taldekide hauen artean egindako aurrerapenak erakutsi ahal izateko, Lobianon ekitalditxo bat egin dute gaur. Bertan eta dramatizazioaren bidez kideek beren ahalmen eta balioak agerian jarri nahi izan dituzte.

Partaideek egiten ari diren aurrerapenak ezagutu ahal izateko aukera bakarra ez da gaurko ekitaldia. Partaideek pozik sentitzen dira eguneroko zailtasunei aurre egiteko tresna eta jarrera hobea dutela frogatzen dutenean. Gaur goizean Lobianora bildu dira familiakoak lagunak eta beraiekin lanean dabiltzan teknikariak, aintzat hartzen dituztela eta bere babesa agertzeko. Bi ordu horietan 26 pertsonek parte hartu dute. Amaieran, bakoitzak bere diploma jaso du.

Ekitaldiak bat egin du gaur ospatzen dugun Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunarekin. Parte hartzaileen esanetan, gaur egindako ekitaldiak ere gizarte justu eta berdintsuagoaren alde egiten baitute.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo