Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/11/25

Energia aurrezten lehio isolatzaileak jartzeagatik dirulaguntzak emango EEEk

Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) berogailutan aurreztea ahalbidetzen dituzten leihoak jartzeagatik diru-laguntzak emango die herritarrei. Leiho berriak EAEn dagoen ohiko etxebizitzetan jarri beharko dira eta horiek isolamendu hobea izan beharko dute. Diru-laguntzen programa berri hori orain egun batzuk aurkeztu zuten publikoki Xabier Garmendiak, Industria eta Energia sailburuordeak, eta Angel Garrotek, EEEko zuzendariordeak. Leihoak aldatzeko programa horretan aurtengoan erabiliko den diru-kopurua 1,4 milioi euro dira.

Laguntza-deialdia jada zabalik dago eta urtarrilaren 31n edo dirua amaitzen denean itxiko da. Aurtengo deialdiko nobedadea da, leiho berrientzat aurreko urteetan baino isolamendu maila handiago eskatzen dela. Programa honi atxiki eta diru-laguntzak jaso nahi dituzten herritarrek aldez aurretik leihoak aldatu beharko dituzte, ondoren diru-laguntzak jaso ahal izateko.

Egitarau honen helburua energia aurreztea da. EEEk aurreikusi duenez 1600 herritarren eskaria jasotzea espero du. Horiek guztiak beren etxebizitzetako leihoak isolamendu hobeagoa dutenengatik aldatuz gero, berotze sistemek darabiltzaten petrolioaren baliokide diren 500 tona aurreztea espero da. Jaso ahal izango den gehienezko diru-laguntza inbertsioaren %22a da, hau da etxebizitzako 1200 euro gehienez ere. Diruz-lagunduko den inbertsioa, gutxienez 1000 euro kostatu beharko du. Aurtengoa leihoak aldatzeko ‘renove’ planaren seigarren edizioa da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo