Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2010/11/23

A-25 egunari dedikaturiko irakurketa gida

Emakumearenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna gain-gainean dugula-eta, udal liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak elkarlanean, Genero biolentziaren eta bereziki emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko materiala biltzen duen irakurketa gida prestatu dute. Gida hau herrian emakumeenganako biolentzia ezabatzeko egunotan gauzatuko diren jardueren barne kokatzen da.

Gidak gaiaren inguruko hainbat material biltzen ditu: araudia, baliabideen gida, literatura, laguntza gidak, web-guneen helbideak, gaia jorratzen duten musika abesti eta filmak, eta beste abar luze bat. Gidaren osagarri hainbat materialarekin erakusketa jarriko da zerbitzuan bertan. Gidak, jada banatzen hasita daude eta, baita, leihoetan bihar jartzeko puntu moredun kartelak ere. Materialaren erakusketa azaroaren 28ra bitartean mantenduko da.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo