Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/26

Gazteentzako tailer anitzak

Kultura saileko Gazteria Informatzeko bulegoak maiatzetik uztailera bitarteko ekintzak iragartzen dituen agiri bat kaleratu berri du, antolatu dituen tailerrak iragartzeko. Bertan jasotako proposamenak hiru dira, eskulanekoak bi eta hirugarrena, sukaldaritzakoa. Eskulanen atalean matxe papera eta larrua landuko dira. Lehena maiatzaren 8ko astelehenean hasiko da eta uztailaren 10ean bukatuko. Larrua lantzen ikasteko ikastaroa bi egun beranduago hasi eta bukatuko da, asteazkenetan izango baita, eta arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean egingo.

Hirugarren eta azken tailerra, oinarrizko sukaldaritza irakasteri dedikatuko zaio. Hori maiatzaren 9an hasi eta uztailaren 11n bukatuko da, arratsaldeko 7etatik 9etara bitartean gauzatuz. Ikastaroa herriko elkarte gastronomiko batean eginen da, oraindik zehazteke dagoena. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik interesdunek izena eman behar dute. Izena eman nahi duten pertsonek 21 eurotik 31ra bitarteko kuota ordaindu beharko dute. Ikasle, langabetu eta gazte txartelaren titularrek hobariak dituzte. Izena emateko azken eguna, maiatzaren 5a da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo