Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/17

Ermua K.E.aren urteko asanblada orokorra gaur

Ermua K.E.k 150.000 euroko aurrekontu bat onartuko du gaur, datorren 2005/06 denboraldiari aurre egiteko. Halaber, José Muiños buru duen zuzendaritza-batzordeak datorren kanpainari begira dituen erronka eta proiektuak ere onartuko dira gaurko bileran. Horien artean, aipatzekoak dira besteak beste, Ermuko futbol-eskola eta emakumeen taldea indartzea, eta oinarri futboleko taldeek duten ezartze portzentajea igotzea. Hori guzti hori, gaurko zazpi t’erdietatik aurrera jorratuko da, erakunde gorritxoak udal liburutegian egingo duen asanblada orokorrean. Ordu horretarako behar besteko ‘quorum’nik biltzen ez bada, asanbladari ordu erdi beranduago emango zaio hasiera, hots, iluntzeko zortzietan alegia.

Gai-zerrendak sei puntu biltzen ditu eta lehenengoa aurreko bilkuraren akta irakurri eta onartzea izango da. Jarraian aurtengo denboraldiko kontuak aurkeztuko dira, zeintzuen arabera denboraldia 36.000 eurotik gorako defizitarekin itxiko da. Horrekin loturik, amaitu berri den denboraldiari buruzko hainbat informazio emango da eta kategoria ezberdinetako ekipoen gora beherak sakonki azalduko. Horri lorturik, gogoratzekoa da, lehenengo taldeak denboraldi arrakastatsu bat egin ondoren mailaz igotzea lortu duela aurten. Bilerak aurrera jarraituko du datorren denboraldirako aurreikuspen ekonomiko eta proiektuekin. Gastuen atalean, esan beharra dago, ahaleginik handiena joan-etorrietan, ekipamenduetan eta futbol-zelaiaren mantenuan egin beharko dela. Txapelketari dagokionez, azpimarratzekoa da datorren denboraldian berriz ere igotzea eta Ohorezko mailan sartzea jomuga bezala ipini dutela zuzendaritza-batzordeak eta teknikariek. Eskari-galderen atalak amaiera emango dio asanbladari. Ermuak lankidetza hitzarmen bikoitza dauka, Eibar eta Athletic taldeekin. Kirol elkarteak adin guztietako 850 bazkide izan ditu azken denboraldi honetan.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo