Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/26

-Oporrak bakean- 2006 programa

Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek idatzi bat zabaldu dute udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten familiei dei eginez. Programa hori honetan datza, uztaila eta abuztuan zehar lurralde hartako ume bat etxean eta familian hartzea, horretarako egin beharrekoa gauza bakarra ‘etxekoa bailitzan tratatzeko eta zaintzeko konpromisoa’ adieraztea da.

Plataformak eta udalak beren esker ona adierazi diete Ermuko herriari aurtengoan egin dituzten bi diek oso erantzun zabala jaso baitute. Lehenengo kasuan errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagaiak biltzeko a izan ze eta, bigarrena, haiek sufritutako euri jasak eta uholdeen ondorioz gutxitzeko diru-bilketa, hain zuzen ere. Erantzuna ezin hobea izan da eta ermuarrek beren eskuzabaltasuna agerian jarri dute.

Programa honek dituen jomuga nagusiak bi dira. Batetik, gaztetxoak udan basamortuan izaten diren baldintza gogorrak jasan behar ez izatea, hozberoa 50gradura ailegatzen baita. Bestetik, guretzat ohikoak izan daitezkeen eta haiek liburuetan besterik ikusi ez dituzten gauza ugari zuzenean ezagutu ditzatela, kasurako ura, errekak, trenak eta abar. Esperientziaren nondik‑norakoak jakin nahi dituztenek bi aukera dituzte; udaleko 943 17 91 46 telefonora lanorduetan deitzea eta Tererekin hitz egitea edo, 656 78 86 56 telefonora edozein momentutan deitzea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo