Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/04/24

Kubara bidaltzeko liburu ugari bildu da

Kubara liburuak bidaltzeko xedez gure herrian egin den lehen kanpaina arrakastatsua izan da, bai partaidetzari eta baita ere bildutako ale kopuruari dagokionez. Udal liburutegiak 1579 liburu bildu ditu guztira. Kopuru horretako ale gehienak biztanle partikularrek mena dituzten, hainbat ikastetxek eta elkarteek ere emariak egin badituzte ere.

Bildutako materialaren artean adin guztietarako literatura da nagusi, besteak beste eta horrekin batera ere, eskolako materiala eta kontsultatzeko entziklopedia eta hiztegiak ere izanik. Kanpaina Euskadi-Kuba elkarteak eta udal liburutegiak lankidetzan atera dute aurrera, herrialde hartako ‘Maestra’ Mendilerroan (Kubako hego-mendebaldean) zehar ibiliko den autobus liburutegia jartzeko. Mendilerro horrek Grama eta Santiagoko probintziak hartzen ditu barne. Zonaldea oso menditsua denez gero, irakurtzeko aukerak murriztu egiten dira batetik bestera joatea zail samarra baitzaie bertakoei.

Ekimena martxan jarri duten Elkarteak eta udal liburutegiak eskerrak ematen dizkiete parte hartu eta liburuak eman dituzten guztiei.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo